Muruamendiaraz Gozodenda: Nor gara

Muruamendiaraz breve historia

 

 

Muruamendiaraz Gozotegi. Gure Ibilbidea

 

Muruamendiaraz gozotegia Jose Muruamendiaraz eta Maria Bastarrika senar emazteek sortu zuten 1935ean. Gaur egun haien alaba eta billoba garenok jarraitzen dugu tradizioarekin.

 

Muruamendiaraz fundadores

 

Gure helburu nagusia lehen mailako produktua eta zerbitzua eskeintzea dugu. Horretarako tradizioan eta artisautzan oinarritzen dugu gure jarduera. Bezeroek ia 80 urte hauetan eman diguten konfidantzak bide berdinetik jarraitzera animatzen gaitu.

 

Muruamendiaraz breve historia

Lantegia eta denda nagusia beti izan dira Elgoibarren. Hasieran biak batera San Frantzisko 2an lehenengo eta San Bartolome 34–35ean gero. Gaur egun lantegia Sigma poligonoan dago kokatua (2007an sortua) eta denda San Bartolome 29an, 2011ko gabonetan zabaldua.

 

Soraluzeko Txuritxun eta Eibarreko La Golosinan ere aurkituko dituzu gure eguneko produktuak.

 

11 pertsonako lan talde bat osatzen dugu, horietatik 6 lantegian eta besteak Elgoibarko dendan aritzen direnak.

Muruamendiaraz

Buletinetarako harpidetza

SSL Certificate Authority

Ordainketa segurua / Pago seguro:

Iconos tarjetas