Muruamendiaraz Gozodenda: Gure Lantegia

Muruamendiaraz obrador

 

 

San Bartolome kaleko 34. Zenbakian geneukan lantegia txigia gelditu zitzaigun eta 2007ko otsailean Sigmako poligonoan zabaldu genuen berria. Gure beharretara egokitutako lantegia egin genuen. 300 metro karratuko lokalaren erdia obradoreak betetzen du eta beste erdia lehen gai e.a biltegia, aldagelak, bulegoa eta garbiketa eremuek osatzen dute.

 

 

img_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obradorimg_lightbox_obrador

 

 

6 pertsonako lantalde bat osatzen dugun Muruamendiarazen. Egunero ordu txikitan hasten gara lanean (4:45etan Txarriduna Hotelean lehen banaketa egin behar dugu eta eguardirarte aritzen gara azken orduko eskariak asetzeko.

 

 

Garai berrietara egokitzea eguneroko lana dugu baina tradizioan eta artisautzan oinarrituz, beti ere kalitatea lehenetsiz prozesu guztian: lehengaiak, alez–ale eginiko produktuak eta bezero bakoitzaren nahietara egokitua (tarta pertsonalizatuak, zeliakoentzakoak...).

 

 

APKKA ziurtagiria (arrisku eta puntu kritikoen analisia) daukagu. Ziurtagiri hau kalitate ziurtagiri baten parekoa da baina osasun-garbitasun eremurako. Gure kabuz hasi ginen 2005ean eta 2009an eskuratu genuen, 2010 eta 2012an berrituz. Kontrola etengabekoa da.

 

 

Hemen gaituzue eta horrela egiten ditugu gauzak!

Muruamendiaraz

Buletinetarako harpidetza

SSL Certificate Authority

Ordainketa segurua / Pago seguro:

Iconos tarjetas